Un Pays Quint entre Garazi et Ostibarre t 1530 urteetan hasi zen gatazkaren ondotik, Garazi Oztibarreko Kintoa sortu zen Garazi eta Oztibarreko mugaren finkatzearekin behin betiko, 1765 urteko azaroaren 21eko aktaren bitartez. Buzunaritzeko D’Iribarne eta Sarasketako Espil besteak beste hor izan ziren «savanciers» delakoak edo oraiko geometrialariak erran genezake. « Zein Kintoa, geroari dagokionez, Garazi eta Oztibarreko biztanle guzientzat izanen da, ibilbide dretxoarentzat, kabalen bidegabe sartzeentzat… berokuntza erregaiarako zerratuak dauden baso eta oihanen esplotazioarentzat egina, partiketaren bazterketa mugatzeko ». Ez zen ahantzi erenzaria, zuzen erraiteko, kabal harrapaketa, ihes egiten zuelarik gauaz Kintotik mugaz kanpo, zeren ganadua baimendua baizen alhatzera «iguzkiz iguzki» parte zatikatu gabearen alde bakoitzean. Frantziako iraultza garaian dretxo hori ezabatua izan zen gehiegikeriengatik, zoinbaitzuk, gauaz kabalak pusatzen zituzten alhagi debekatuetara ...